2014-04-25

EUSKERA 8. GAIA

8. Hotz, bero, sargori...

 IDATZIZ  Deskribapena II
 LITERATURA Literatura baliabideak: konparazioa
 LEXIKOA Sinonimoak eta antonimoak
 GRAMATIKA Deklinabidea II
 ORTOGRAFIA Eremu lexiko berekoen idazkera
 IKASTEN IKASI Ikastea
  • Aditz trinkoak lantzeko ariketak, orain eta lehenaldian, nor eta nork denak nahasian.
https://sites.google.com/site/jolastuzikasi/



 GRAMATIKA

DEKLINABIDEA II


 Hitzak singularrean, pluralean edota mugagabean deklinatzen dira. Adibidez:



SINGULARRA    PLURALAMUGAGABEA      
NONAireportu-ANAireportu-ETANAireportu-TAN
NONDIKAireportu-TIKAireportu-ETATIKAireportu-TATIK
NORAAireportu-RAAireportu-ETARAAireportu-TARA
NORAINOAireportu-RAINOAreportu-ETARAINOAireportu-TARAINO
NONGOAireportu-KOAireportu-ETAKOAireportu-TAKO


         ORTOGRAFIA

 
Eremu lexiko bereko hitz guztiak  jatorrizkoa bezala idazten dira. Adibidez:
  • Jolas, jolastoki, jolasordu, jolasaldi…
  • Izen, izendatu,izendegia,izenondoa,izendapena, izenpetu…







    LEXIKOA
  • Sinonimoak esanahi bera duten hitzak dira.
  • Antonimoak aurkako esanahia dutenak dira.
Adib.:

ADJEKTIBOA
SINONIMOA
ANTONIMOA
IndartsuSendoAhula
MakurOkerZuzen
MeheEstuZabal
HandiAltuTxiki
ZaharAdintsuGazte
MotelGeldoBizi



LITERATURA 

LITERATURA BALIABIDEAK:  KONPARAZIOA

Literatura idazleek , eta batez ere poetek , ez dute hizkuntza guk egunero erabiltzen dugun bezala erabiltzen : hizkuntza ederragoa eta adierazkorragoa sortzen ahalegintzen dira .
Horretarako erabiltzen dituzten adierazpideei literatura baliabideak esaten diegu .  
 Baliabide horietako bat konparazioa da : elementu erreal bat ( bizidun  bat , gauza bat edo ekintza bat ) bere antzeko ezaugarri bat duen beste elementu batekin (irudi batekin) konparatzea da . 
Adib .: Lagunak duen bihotza , zerua bezain zabala da . Patata bezalakoa izan nahi nuke , hain sinplea , hain erraza , hain sendoa , hain trinkoa , …