8. Hotz, bero, sargori...
IDATZIZ | Deskribapena II |
LITERATURA | Literatura baliabideak: konparazioa |
LEXIKOA | Sinonimoak eta antonimoak |
GRAMATIKA | Deklinabidea II |
ORTOGRAFIA | Eremu lexiko berekoen idazkera |
IKASTEN IKASI | Ikastea
|
- Aditz trinkoak lantzeko ariketak, orain eta lehenaldian, nor eta nork denak nahasian.
https://sites.google.com/site/jolastuzikasi/
GRAMATIKA
DEKLINABIDEA II
Hitzak singularrean, pluralean edota mugagabean deklinatzen dira. Adibidez:
| SINGULARRA | PLURALA | MUGAGABEA |
NON | Aireportu-AN | Aireportu-ETAN | Aireportu-TAN |
NONDIK | Aireportu-TIK | Aireportu-ETATIK | Aireportu-TATIK |
NORA | Aireportu-RA | Aireportu-ETARA | Aireportu-TARA |
NORAINO | Aireportu-RAINO | Areportu-ETARAINO | Aireportu-TARAINO |
NONGO | Aireportu-KO | Aireportu-ETAKO | Aireportu-TAKO |
ORTOGRAFIA
Eremu lexiko bereko hitz guztiak
jatorrizkoa bezala idazten dira. Adibidez:
- Jolas,
jolastoki,
jolasordu,
jolasaldi…
- Izen,
izendatu,izendegia,izenondoa,izendapena,
izenpetu…
LEXIKOA
- Sinonimoak
esanahi bera duten hitzak dira.
- Antonimoak
aurkako esanahia dutenak dira.
Adib.:
ADJEKTIBOA
|
SINONIMOA
|
ANTONIMOA
|
Indartsu | Sendo | Ahula |
Makur | Oker | Zuzen |
Mehe | Estu | Zabal |
Handi | Altu | Txiki |
Zahar | Adintsu | Gazte |
Motel | Geldo | Bizi |
LITERATURA
LITERATURA BALIABIDEAK: KONPARAZIOA
Literatura
idazleek , eta batez ere poetek , ez dute hizkuntza guk egunero erabiltzen
dugun bezala erabiltzen : hizkuntza ederragoa eta adierazkorragoa sortzen
ahalegintzen dira .
Horretarako
erabiltzen dituzten adierazpideei literatura
baliabideak
esaten diegu .
Baliabide
horietako bat konparazioa da : elementu erreal bat ( bizidun bat , gauza bat edo ekintza bat ) bere
antzeko ezaugarri bat duen beste elementu batekin (irudi batekin) konparatzea
da .
Adib .:
Lagunak duen bihotza , zerua bezain zabala da . Patata bezalakoa izan nahi nuke
, hain sinplea , hain erraza , hain sendoa , hain trinkoa , …