2014-12-02

INGURUNE




  6. GAIA:   MATERIA ETA MATERIAREN ALDAKETAK

 

Zergatik  flotatzen dute itsasontzieK?

Ura baino arinago delako? Ez da zuzena. Adibidez, itsasontzi bat altzairuz eginda egon daiteke eta altzairua ura baino dentsoagoa da. Altzairuzko zati bat uretara botako bagenu hondoratuko zen. Edo ez?

Paul Hewitt fisikariak gauza bera egiten du buztinarekin.
Buztin zati bat uretara botatzen badugu hondoratzen da. Edo ez?

Zergatik gauzek flotatzen dute?  Desplazatzen duten ura baino gutxiago pisatzen dutelako. Itsasontzi bat oso pisutsua izan daiteke baina barrutik hutsik dagoenez (airez beterik egia esan, buztina bezala), guztira desplazatzen duen ura baino arinagoa da, horregatik flotatzen du. Hau Arkimedesen printzipioa da.



Web-orri hauek oso interesgarriak dira gaia ULERTZEKO eta IKASTEKO



1.- El laboratorio de los experimentos

2.- Dentsitatea (esperimentua)

3.- Masa, bolumen eta dentsitatea (LABORATEGI INTERAKTIBOA)

4.- Materia (ariketa interaktiboak)

5.- Materia (ariketa interaktiboak euskeraz)

6.- Materia (adibideak ikusteko)

7.- Materiaren gai osoa, eskemak eta ariketak